Conexiones

Herritartasun
Globalaren alde konektatuta

Alboan

Gizarte- eta ingurumen-arloko justizia eta genero-ekitatea sustatzen dituen herritartasun globala
eraikitzeko lanaren barruan, eta bereziki kalteberatasun handiagoko testuinguruetan, Alboan
Fundazioak ekintza digitalak jarri ditu abian, bere esku-hartzeak eta proiektuak hobetzeko
asmoarekin.

Digitalizazioaren bidez, Alboanek bere prozesuak eraldatu eta egungo erronkei modu eraginkorrean
egin nahi die aurre, irismena zabalduz, laguntzen dituen pertsonei laguntza esanguratsua eta
iraunkorra ematearren.
Lehentasunezko ekintza digitalak onuradunen arreta hobetzera bideratzen dira; era horretan, web
atariak eguneratu ditu diseinuaren eta erabilgarritasunaren aldetik, pertsona gehiagok erabil ahal izan
ditzaten.
Oinarri soziala duen gardentasuna funtsezko zutabea da erakundearentzat; hori dela-eta, app
mugikor bat garatu du komunikazio-zikloak hobetu eta Alboanen iraunkortasuna bultzatzearren.
Halaber, taldea gaitasun digitaletan prestatzea giltzarria izan da eraldaketa digitalerako.

Akonpainamenduaren
alde konektatuta

Ecca

ECCA Fundazioaren oinarria da kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei – migratzaileak, desgaitasuna duten pertsonak eta baztertzeko arriskuan aurkitzen diren gazteak- ingurune digital berrirako sarbidea erraztea, online ikasteko moduluen eta taldeko tutoretzen bitartez. Erakundearentzat, tresna digitalen inguruko prestakuntzak aukera eta errealitate berriak eskainiko dizkie onuradunei.

Migratzaileentzat arreta eta laguntza hobetzeko etengabeko lanean, tresna digitalak ezarri dituzte hizkuntzak ikasteko, teknologiarako eta enplegagarritasunerako ikastaroetarako; ikastaroak Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua (SJM) batera antolatzen dituzte.

Ebaluazioa eta kontu-ematea funtsezkoa da ECCA Fundazioaren barruan, eta, horregatik, monitorizazio-sistema bat ezarri dute erakundearen esku-hartze estrategikoa definitzen duten eta jardueren jarraipena egitea errazten duten adierazleekin. Gainera, erakundea inpaktua neurtzeko App-a lantzen ari da.
Lan-ikuspegia dela-eta, erakundea zibersegurtasun-estrategiaren eta arriskuak eta erasoak detektatzen dituen tresna baten aldeko apustua egiten ari da.
Barnean ere, erakundearen digitalizazioa lantzen ari dira, eraginkortasuna hobetzeko eta proiektuak eta prozesuak optimizatzeko helburuarekin.

Era berean, kalitatezko prestakuntzen bidez eta eskuliburuak prestatuz, barne-taldea trebatzen ari da ezarritako tresna digital berrien erabileraren inguruan.

Hezkuntzaren
alde konektatuta

Entreculturas

Pertsona guztiek eta, bereziki, kalteberatasun-egoeran bizi direnek hezkuntza jasotzeko eskubidea defendatzeko lanean, Entreculturas erakundeak, digitalizazioaren bidez, hezkuntzarako sarbidea errazteko eta proiektuak hobeto garatzeko lan egiten du.

Komunikatzeko dituen tresna digitalak hobetzea bultzatu du; hala nola, web orrialdea edo estrategia digitala.

Erakundearen funtsezko zutabeetako bat gardentasuna denez, haren gizarte-oinarriari buruzko azterketa sakona jarri du abian, komunikazioan pertzepzioak eta hobekuntza-alderdiak ezagutzearren.

Halaber, onuradunen arreta hobetzeko asmoarekin, material eskuragarriak eta hizkuntza erraztua duten materialak landu eta zabaldu ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, eta tresna digitalak erabili dituzte gazteei zuzendutako kanpaina bat egiteko, gorroto-diskurtsoa prebenitzeko eta genero-berdintasuna sustatzeko asmoarekin.

Horrez gain, eraldaketa digitalerako estrategiaren barruan, barne-mailan, Entreculturas erakundeak bere antolaketa-prozesuen optimizazioa eta digitalizazioa hobetu ditu, eraginkortasuna handitzeko.

Harreraren
alde konektatuta

SJM

Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua (SJM) Jesusen Konpainiari loturiko erakundeen sarea da, penintsulako hainbat hiritan daude, eta migratzaileen eskubideak defendatzeko eta haiek herritartasun osoa izateko lan egiten dute. Digitalizazio-proiektuaren bidez eta horren irismena eta ikusgarritasuna biderkatzeko asmoarekin, Sareko erakundeen eraldaketa digitalerako estrategia bat abian jartzen ari dira.

SJMrentzat, gizarte-inpaktua ebaluatzea funtsezkoa denez, sareak bere esku-hartze estrategikoaren barnean egiten dituen jarduerak monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistema bat diseinatzen eta ezartzen lan egin du.

Gaitasun digitaletan ezagutza sortzea nahitaezkoa da sarearentzat. Hori dela-eta, digitalizazio-proiektu honen esparruan, eten digitalak migratzaileekiko eskubideetan duen eraginari buruzko azterketa bat egin du. Onuradunak jarduera-zentro gisa hartuta, SJMk, ECCA Fundazioarekin batera, 900 lagunentzako prestakuntza-ikastaroak jarri ditu abian, honako hauen inguruan: gailu elektronikoen bidez hizkuntzak ikastea, gaitasun profesionalak eta digitalak hobetzea eta zibersegurtasuna lantzea.

Espainiako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak, “Next Generation Euk” finantzaturiko orrialdea.
Ministerio de Derechos Sociale y Agenda 2030 Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Jesuitas Social Alboan Ecca Entreculturas SJM Conectadas