Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika hau baldintza orokorren parte da. Webgunean sartuta eta nabigatuta, eta bertan dauden zerbitzuak erabilita, onartu egiten dira baldintza orokorrak (eta, hortaz, baita pribatutasun-politika eta cookie-politika ere). Mesedez, irakur itzazu arretaz.

«Conectadas.eu» kanpainaren web orrialdea da Conectadas Kanpaina honen bitartez, “Inklusio digitala eta kalitatezkoa: eten digitala murriztea mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lor dezagun” proiektuaren lorpenak ezagutarazi nahi ditugu. Proiektua Jesusen Konpainiako Sektore Sozialeko erakundeek eta sareek burutu dute Espainian.

Pribatutasun-politika honetan, gai hauei buruzko informazioa ematen dizugu:

  • Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?
  • Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
  • Nork eman diezazkiguke datuak?
  • Zer datu biltzen ditugu?
  • Nola erabiltzen da informazioa?
  • Posta elektroniko bidezko komunikazioak
  • Nola eta non jakinarazten da informazioa?
  • Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datu pertsonalak?
  • Zure datuen segurtasuna
  • Zer eskubide dituzu?
  • Pribatutasunaren arduraduna
  • Pribatutasun-politikaren aldaketak

Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?

ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOA

Calle Maldonado, 1, A, planta 3
28006 Madrid (España)
IFK: G-82409020
Datuak aldatzeko kontaktua: datos@entreculturas.org
DPO kontaktua: rgpd@entreculturas.org

ALBOAN FUNDAZIOA

Aita Lojendio kalea, 2. 2.a
48008 – Bilbo (Espainia)
IFK: G-48811376
Datuak aldatzeko kontaktua: info@alboan.org

FUNDACIÓN RADIO ECCA

Av. Escaleritas, Nº64-1, C.P. 35011, Las Palmas de Gran Canaria (Las Palmas)
Tel: 928 289 168
DPO kontaktua:: direccion@radioecca.org

SERVICIO JESUITA A MIGRANTES – SJM ESPAÑA

Av. Moncloa, 6, 28003, Madrid y CIF G-85662849
DPO kontaktua:  info@sjme.org

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa desberdina izango da, datuek zer helburu duten eta nola lortu diren: kasu batzuetan, akordio bat gauzatu beharra izango da; beste batzuetan, zuk adierazitako baimena, horretarako ezarritako laukia markatuz edo beste moduren batean, nolanahi ere baiezko ekintza bat adieraziko duena; Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  en interes legitimoa izan daiteke, tratamenduaren arduradun gisa, edo legezko betebeharra.

Nork eman diezazkiguke datuak?

Gure orrira sartzen zarenean, adierazten duzu zuk emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, hau da, zure benetako egoerari erantzuten diotela; berdin dio zerbitzua edo informazioa emateko nahitaezko datuak diren, edo borondatez eman dizkiguzun datuak, gurekin kolaboratu, gure blogetan iruzkinen bat egin edo gure eskaeretan parte hartu nahi duzunean.

Datuak interesdunak berak eman behar dizkigu. Dena dela, kasu jakin batzuetan eman ahal izango dira hirugarren batzuen datuak, baldin eta interesdunari jakinarazi zaiola eta haren baimena lortu dela bermatzen bada. Hor ENTRECULTURASek eta ALBOANek ez dute erantzukizunik izango, inola ere.

Datu horiek emateak borondatez jakinarazi direla esan nahi du, eta baimena ematen dela informatikoki nahiz modu ez-automatizatuan tratatu daitezen, Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  jarraian deskribatuko dituzten helburu jakin eta legitimoetarako. Datuak ez dira erabiliko horiekin bateraezinak diren helburuetarako, eta ez zaizkie hirugarren batzuei lagako, zure baimena izan ezean.

Zer datu biltzen ditugu?

Informazio-kontsulta bat bidali, gure buletinak jasotzeko izena eman, gure ekintzetan parte hartu, gure kanpainei lagundu, gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri, gure blogetan iruzkinak egin edo gurekin kolaboratzen duzunean (bazkide nahiz emaile gisa), beharbada zenbait datu eta informazio pertsonal eskatuko dizkizugu, hala nola zure izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, eta beste.Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  bazkidea edo emailea izateko, harreman horretarako beharrezko diren beste datu-kategoria batzuk eskatuko dizkizugu; adibidez, datu ekonomikoak.

Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM) nformazioa eskatu, kolaboratu nahiz parte-hartzen duzunean eskatuko dizkizugun datuak, tratamenduaren xede izango direnak, helburu horietarako egokiak eta bidezkoak izango dira beti, inoiz ez gehiegizkoak.

Nola erabiltzen da informazioa?

Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  datuak biltzeko orri bakoitzean adierazten diren helburuetarako erabiliko dituzte zuk emandako informazioa:

a) Erabiltzailearen informazio-eskaerei erantzutea. Informazio-eskaera bat bidaltzen badiguzu, harremanetarako ditugun bitartekoen bidez, webgunearen bidez edo gure egoitza zein delegaritzetara, kontsulta eta informazio-eskaera horiek jaso, kudeatu, izapidetu eta erantzuteko tratatuko ditugu zure datuak.

b) Albiste edo buletinak jasotzeko harpidetza. Gure albisteak eta buletinak bidaltzeko tratatuko ditugu zure identifikazio-datuak eta helbide elektronikoa. Edozein unetan utz dezakezu harpidetza.

c) Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  antolatutako eskaera-ekintzetan kolaboratzea edo parte hartzea. Gure ekintzei edo Fundazioak hirugarren batzuekin antolatutako ekintzei buruzko informazioa posta elektronikoz zein arruntez bidaltzeko tratatuko ditugu eman dizkiguzun datuak. Eskaerak erakunde nazional edo nazioz gaindiko baten aurrean aurkeztuko badira, erakundeari laga ahalko zaizkio datuak, aurkeztutako eskaerak frogatu eta egiazta ditzan.

d) Gure blogetan parte hartzea eta iruzkinak uztea. Gure blogetan parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratu ahal izateko, zure erabiltzaile-datuak eta helbide elektronikoa tratatuko ditugu, identifikatu eta gure webgunean iruzkinaren argitalpena kudeatzeko.

e) Aktiboki kolaboratzea dohaintza bat eginez edo Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM) bazkide bihurtuz. “Lagundu” atalean dagoen datu-orrian sartu eta zure datuak betetzen badituzu, Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM) bazkide eta emaileen kudeaketa ekonomikoa, kontabilitatekoa, fiskala, eta administratiboa egiteko tratatuko da emandako informazioa.

f) Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  antolatutako beste jarduera batzuk. Fundazioak sustatutako ekintzetan kolaboratu edo parte hartu ahal izango da, dagozkion datu-orrietan eskatzen diren datuak emanez, haietan espresuki adierazitako helburuetarako.

POSTA ELEKTRONIKO BIDEZKO KOMUNIKAZIOAK

Kontsulta bat edo informazio-eskaera bat bidaltzen diguzunean harremanetarako helbide elektronikora, baimena ematen diguzu, kontzienteki eta berariaz, Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  emandako datuak tratatzeko, planteatutako kontsultari edo eskaerari erantzun diezaiogun; hala ere, ez dugu bidaliko komunikazio komertzialik, zuk horretarako espresuki baimena eman ez badiguzu.

Gure mezu elektronikoetan aurkituko duzu baimena kentzeko edo Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  edozein komunikazio jasotzeari uko egiteko informazioa.

Nola eta non jakinarazten da informazioa?

Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  jakinarazten dute, espresuki, ekintza jakin batzuetan kolaboratzen edo parte hartzen duzunean (lasterketa solidarioa, kontzertu solidario, Nazio Batuei egindako eskaerak, bazkidetzak eta dohaintzak, eta abar) erakunde eta administrazio, banku eta beste entitate laguntzaileei lagako dizkiegula zure datuak, indarrean den legeria betez, eta informazioaren kudeaketa korporatiboa egiteko.

Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datu pertsonalak?

  • Datu pertsonalak gurekin lotura izaten jarraitzen duzun bitartean gordeko ditugu.
  • Lotura hori amaitzean, xede bakoitzerako legez aurreikusita dauden epeetan gordeko dira tratatutako datu pertsonalak. Hor barruan sartzen da epaile edo auzitegi batek datuak eska dezakeen epea, ekintza judizialen preskripzio-epea kontuan hartuta.

Emandako datuen segurtasuna

Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  garrantzi handia ematen diote tratatzen dituzten informazio guztien eta datu pertsonalen segurtasunari. Tamalez, Internetetik informazioa transmititzea ez da guztiz segurua; horregatik, ahaleginak egin eta baliabideak bideratzen ditugu egunero gure orria hobetzeko eta zuretzat jartzen ditugun funtzionaltasunak seguruagoak izateko (bazkidetzen eta dohaintzen datu-orrietan https funtzionaltasuna sartu da, datu ekonomiko eta finantzarioak SSL zifratze-tresnekin babesteko).

Zure informazioa jasotakoan, segurtasun-neurriak ezartzen ditugu gure kontrolpean ditugun datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta galdu, gaizki erabili eta/edo aldatu ez daitezen. Gure segurtasuneko eta pribatutasuneko politikak aldian behin berrikusten eta hobetzen dira, beharraren arabera, eta baimendutako langileek soilik atzi dezakete erabiltzailearen informazioa.

Zer eskubide dituzu?

  • Zure datuak tratatzen ditugun jakitekoa.
  • Zure datu pertsonaletara sartzekoa.
  • Zure datuak okerrak badira, zuzendu daitezela eskatzekoa.
  • Zure datuak ezaba daitezela eskatzekoa, jadanik ez badira beharrezkoak datuok biltzea eragin zuen xederako, edo emandako baimena kendu badiguzu.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzekoa, zenbait kasutan. Hala bada, indarrean dagoen legeriaren arabera soilik gordeko ditugu.
  • Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM) zuri buruz gordeta dituzten datuak bidal diezazutela eskatzekoa; ohiko erabilera edo irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean bidaliko zaizkizu. Nahiago baduzu, zuk adierazitako arduradun berriari bidal diezazkiokegu. (Kasu jakin batzuetan soilik da baliozkoa).
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edo dagokion kontrol-agintaritzan erreklamazio bat jartzekoa, ongi erantzun ez dizugula iruditzen bazaizu.
  • Baimendutako edozein tratamendurako baimena kentzekoa, edozein unetan.

Daturik aldatzen baduzu, eskertzen dizugu jakinaraztea, eguneratuta mantentzeko.

Web honek estekak eduki ditzake, beste orri batzuetatik eta batzuetara: gure babesle, bazkide, enpresa elkartu edo enpresa laguntzaileenak izan daitezke, besteak beste. Orri horietara sartzen bazara, kontuan hartu behar duzu haietan berriro datu edo informazio pertsonalak eskatuko dizkizutela beharbada. Horregatik, orri horiek bisitatzean, berrikusi mesedez haien pribatutasun-politika ere.

Pribatutasunaren arduraduna

Edozein unetan egin dezakezu zure eskubideak erabiltzeko eskaera, doan, gutunez nahiz posta elektronikoz. Horretarako, NANaren edo pasaportearen fotokopia erantsi beharko diozu eskaerari; izan ere, oso eskubide pertsonala da.

Eskaerak pribatutasuneko arduradunari helarazi beharko zaizkio, helbide honetan:

ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOA

Calle Maldonado, 1, A, planta 3
28006 Madrid (España)
IFK: G-82409020
Datuak aldatzeko kontaktua: datos@entreculturas.org
DPO kontaktua: rgpd@entreculturas.org

ALBOAN FUNDAZIOA

Aita Lojendio kalea, 2. 2.a
48008 – Bilbo (Espainia)
IFK: G-48811376
Datuak aldatzeko kontaktua: info@alboan.org

FUNDACIÓN RADIO ECCA

Av. Escaleritas, Nº64-1, C.P. 35011, Las Palmas de Gran Canaria (Las Palmas)
Tel: 928 289 168
DPO kontaktua:: direccion@radioecca.org

SERVICIO JESUITA A MIGRANTES – SJM ESPAÑA

Av. Moncloa, 6, 28003, Madrid y CIF G-85662849
DPO kontaktua:  info@sjme.org

Fundación Entreculturas, Fundación Alboan, Fundación Radio ECCA, Servicio Jesuita a Migrantes (SJM)  zilegi dute pribatutasunari eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko politika egokitzea edo aldatzea. Webgunean zehar nabigatzen duzun bakoitzean bisita dadila gomendatzen dugu; hala, edozein datu eman aurretik beti egongo zara informatuta.

Espainiako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak, “Next Generation Euk” finantzaturiko orrialdea.
Ministerio de Derechos Sociale y Agenda 2030 Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Jesuitas Social Alboan Ecca Entreculturas SJM Conectadas