“Konektatuta” kanpaina bat da, eta Espainiako Jesusen Konpainiaren Sektore Sozialeko erakundeek eta sareek burututako Proiektuaren lorpenak ezagutarazten ditu. Proiektua honako hau da: “Inklusio digitala eta kalitatezkoa: eten digitala murriztea mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lor dezagun”. Gure lanaren bitartez, digitalizazioak eraldaketa sozialerako duen garrantzia erakusten dugu.
Konektatuta kanpainak digitalizazioaren bidez lor ditzakegun lankidetza, batasuna eta inklusioa islatzen ditu. Halaber, lanean ari garen pertsonei eskaintzen diegun hezkuntzak, akonpainamenduak, harrerak eta parte-hartzeak sortzen duten konexioa erakusten du. Era berean, justiziarekin eta eraldaketa sozialarekin konektatuta gauden PERTSONAK IZATEA hautatu dugula adierazten du.
Proiektu honetan parte hartzen dugun erakundeak gara. Gure lan teknologikoa Giza Eskubideen ikuspegiarekin eta aukera-berdintasunerako garatzen dugu.
Gizarte- eta ingurumen-arloko justizia eta genero-ekitatea sustatzen dituen herritartasun globala eraikitzeko lanaren barruan, eta bereziki kalteberatasun handiagoko testuinguruetan, Alboan Fundazioak ekintza digitalak jarri ditu abian, bere esku-hartzeak eta proiektuak hobetzeko asmoarekin.
ECCA Fundazioak, digitalizazioaren bidez, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei ingurune digital berrirako sarbidea errazteko lan egiten du, online ikasteko moduluen eta taldeko tutoretzen bidez.
Pertsona guztiek eta, bereziki, kalteberatasun-egoeran bizi direnek hezkuntza jasotzeko eskubidea defendatzeko lanean, Entreculturas erakundeak, digitalizazioaren bidez, hezkuntzarako sarbidea errazteko eta proiektuak hobeto garatzeko lan egiten du.
Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua (SJM), digitalizazio-proiektuarekin eta horren irismena eta ikusgarritasuna biderkatzeko asmoarekin, abian jarri du migratzaileen eten digitala murrizteko estrategia bat.